Tokiko produktua publiko espezializatuaren aurrean defendatu eta sustatu ahal izateko beharrezkoa da horien ezaugarri organoleptikoak eta merkatuan bereizi egiten dituzten kalitate-parametroak... ezagutzea, baina hori bezain garrantzitsua da halakoak ekoizten diren lurraldea eta prestatzen dituzten pertsonak ezagutzea.
Azken urte hauetan Euskadiko lehen sektoreko eta nekazaritza-elikadurako enpresa eta entitate desberdinentzat lan egin dugu, gastronomiako eta nekazaritza-elikadurako azoka eta jardunaldi desberdinetan publiko espezializatuari eskaini beharreko arreta koordinatuz. (Biocultura, Bioterra, Gustoko, Alimentaria, Gourmets ..)