PROIEKTOAK Prestakuntza

Arrantza Eskola

Logotipo

Bizkaiko Foru Aldundiaren Nekazaritza Departamentuko Baliabide Naturalak, Ehiza Fauna eta Arrantza Kudeatzeko Zerbitzuak burutzen du Bizkaian arrantza kontinentalaren kudeaketa.Departamentu honek jarduera ugari burutzen ditu esparru honetan, horietako batzuk Bizkaiko Arrantza eta Kasting Federazioarekin elkarlanean, eta horien artean dugu Arrantza Eskolen Sarea, ibai-ibilgu desberdinetan monitore espezializatuen bitartez haurren kolektiboa arrantzaren mundura hurbiltzen duela.

Ikasleen kolektiboa arrantzaren kirolera –bere modalitate eta teknika desberdinetan– hurbiltzeko xedez, betiere jolas- eta hezkuntza-giro batean, ingurumenarekiko eta Arrantza Ordenantzekiko errespetuarekin bat etorriz, IKASLEENTZAKO ARRANTZA ESKOLA PROGRAMA jarri zen abian.Landaturrek Bizkaiko Federazioarekin elkarlanean dihardu programaren kudeaketan eta urteko koordinazioan.

Eskola-egun batean ikasle-taldeek hil gabeko kirol-arrantza aktiboki praktikatzeko aukera izango dute, eta modu dinamiko batean ezagutuko dute Bizkaiko ibaietako ekosistema eta arrantza-baliabideen kudeaketa iraunkor baten beharra.

2019/2020 ikasturtean, programa honen bederatzigarren edizioa burutuko da, eta urteko partaidetza Bizkaiko Lehen Hezkuntzako 3. Zikloko eta Bigarren Hezkuntzako 1. Zikloko ikasleak izango dira.