PROIEKTOAK Prestakuntza

Debarroa - Ibilbide Didaktikoak Debako Haranean Barrena

Logotipo

Debagoienako ( DEBA GARAIA LGE) eta Debabarrenako (DEBEMEN LGE)  Landa Garapenerako Elkarteek gidatutako eskualdeaz haratagoko proiektu bat da. Bere helburua landa-ingurunearen eta nekazaritza-jardueraren garrantziari buruz bi eskualde horietako gizartea kontzientziatzea eta sentsibilizatzea da.

Debarroa proiektua kolektibo eta erakunde desberdinei zuzendutako jarduera ugariz osatua dago. Landaturrek Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendutako jarduerak koordinatzen ditu Deba Garaia eta Debemen LGEentzat.

Debarroa, Menditik Itsasora ibilbide didaktikoen programaren barruan, bi eskualde horietako nekazaritza-ustiapenetan eta landa-ondarean tailerrak eta bisita monitorizatuak egingo dira, hurbileko landa-ingurunearen balioak ikasleei hurbiltzeko eta ezagutarazteko helburuz. Sentsibilizaziorik onena partaidetzaren bidez erdiesten denez gero, bisita horiek planteamendu praktikoa dute nagusiki, tailerrak eginez (taloak, ogia, artisautza, baratzezaintza...) eta bisitekin osatuta (landa-ondarea, natura ingurunea, historia, gastronomia...).

2017/2018 ikasturtean, programaren hamabigarren edizioa egiten ari dira, eta urtean, batez beste, Debabarrenako eta Debagoienako 2.000 ikaslek parte hartu dute.