PROIEKTOAK Prestakuntza

Eskolako Agenda 21
Logotipo

21 Agendak tokiko iraunkortasuneranzko trantsizioa bilatzen du. Garapen iraunkorraren hatsarreetan oinarritutako prozesua da eta, bizi-kalitatea igoko duen oreka lortze aldera, justizia soziala, ekonomia iraunkorra, hiri-ingurunea eta kapital natural iraunkorra uztartu nahi ditu.

Ingurumenari eta Garapen Iraunkorrari buruzko Nazio Batuen Konferentzian du jatorria TOKIKO AGENDA 21. Konferentzia horri “Lurraren goi-bilera” ere deitu zitzaion eta 1992an ospatu zen, Rio de Janeiron. Tokiko Agenda 21 udalerriko ingurumena etengabe hobetzeko xedearekin jarduteko konpromisoa da, eta helburu jakin batzuk nahiz udal politiketarako estrategia komunak zehazten dituen tokiko planean gorpuzten da.

ESKOLAKO AGENDA 21 da hezkuntza-komunitatearen konpromisoa eta ikastetxearen eta haren ingurunearen ingurumena eta alderdi soziala hobetzeko ekintza plana. Hauek dira Eskolako Agenda 21en funtsezko oinarriak:

  • Eskolaren ingurumena hobetzea.
  • Berrikuntza eta hezkuntza-kalitatea lortzea.
  • Tokiko komunitatean parte hartzea.

Ikasturte bakoitzean, ingurumenaren inguruko gai edo arazo bat aukeratzen da, eta horren inguruan lantzen da programa. Gaia aztertu eta eskolaren eta eskolako ingurune hurbilenaren egoeraren diagnostikoa egiten da. Azkenik, ikastetxeak hobetu beharreko ekintzak definitu eta abian jartzen dira. Era berean, Udalari hiria hobetzen laguntzeko ekintzak proposatzen dira. Eskolak programara atxikiko dela sinatu ondoren, Ingurumen Batzordea antolatzen da; batzorde horretan EA21eko arduradunak parte hartzen du, hots, Ingurugelak onartutakoak. Ikasturte bakoitzean, ingurumenaren inguruko gai edo arazo bat hautatzen da, eta horren inguruan garatzen da programa, hiru lan-eremuak (ikastetxearen kudeaketa iraunkorra, curriculum-berrikuntza eta komunitatearen parte hartzea) alde batera utzi gabe. Kontuan izan behar da azken helburua dela garapen iraunkorra lortzea.

Landaturrek ikastetxe eta udalerri desberdinetako Eskolako Agenda 21en eta Tokiko Agenda 21en programak garatzen parte hartzen du. Heziketa-programetan parte hartuz (Kalitatea Topera, Debarroa, Arrantza Eskola...), tailerren, bisiten eta jardueren edukiak ikastetxearen proiektura egokitu daitezen moldatuz, edo bestela, jarduera berezi batzuk abian jarriz edo egindako ekintzen inguruan zabalkunderako eta informaziorako materiala landuz.

Azken urte hauetan egindako proiektuetako batzuk hauek izan dira:

  • “Mungiako Ingurumen Ondarea” Txostena
  • Material didaktikoaren koordinazioa eta prestakuntza. Truke-jardunaldia (Montorre Eskola. Gautegiz Arteaga)
  • “Bizitza Mungiako landazabalean” Txostena
  • “Ibilaldia Butroe Ibaiko Biodibertsitatea Hobetzeko Proiektuan barrena” Seinaletika eta Dibulgaziorako Materiala
  • Seinaletika Ingurumen Interpretazioa (Gorlizko Udala)
  • Konpostaje Komunitarioaren dibulgaziorako panelaren diseinua (Arrasateko Udala)