PROIEKTOAK Prestakuntza

Kalitatea Topera - Ikastetxeak
Logotipo

HAZI landa eta itsas ingurunearen garapenerako Eusko Jaurlaritzaren Fundazioaren helburu nagusia lehen sektorearen, elikadura-sektorearen eta Euskadiko landa eta itsas ingurunearen lehiakortasuna eta iraunkortasuna bultzatzea da.

Kontsumitzaileen informaziorako eta prestakuntzarako xedatutako jardueren barruan. HAZIk ate irekiko zenbait jarduera proposatzen ditu,nekazaritzako elikagaien sektorearekin loturiko talde eta entitate desberdinei zuzenduak.

Kalitatea Topera Ikastetxeak

Kalitatearen eta Jatorriaren Deitura duten Elikagaiak eta Edariak ekoizten dituzten Euskadiko nekazaritza-ustiapenetara ikasle-taldeekin bisitak egiteko programa.

Programa honek sustatu nahi du eskola-komunitateak ezagutu ditzala landa-ingurunea, Euskadiko lehen sektorea eta Euskadiko kalitateko nekazaritza-elikagaien ekoizpena, eraldaketa eta identifikazioa, baserritarrek kalitateko produktuak erdiesteko burutzen dituzten lanak eta, aldi berean, baserritarren lanak gure ingurune naturalari eta landa-ondareari eusteko orduan duen garrantzia erakutsi diezaiela gazteei, parte hartzen duten ikastetxeen ikasketa-planean sartutako esperientzien eta jardueren bitartez. Azken finean, lortu nahi dena da ikastetxeek nekazaritzako elikagaien sektorearekin zerikusia duten jardueren programazioa beren ikasketa-planen barruan antola dezatela lortzea.

2019/2020 ikasturtean, programaren hamalaugarren edizioa izango da, hiru Herrialde Historikoetako nekazaritza-ustiapenetara bisita monitorizatuak eginez. Ikasturte bakoitzean Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta elikadurarekin loturiko Heziketa Zikloetako Euskadi osoko 3.000 ikasle inguruk parte hartzen dute.