PROIEKTOAK Zabalkundea

Kalitatea Topera - Ate Irekiak Kontsumitzaile Taldeentzat
Logotipo

HAZI landa eta itsas ingurunearen garapenerako Eusko Jaurlaritzaren Korporazioaren helburu nagusia lehen sektorearen, elikadura-sektorearen eta Euskadiko landa eta itsas ingurunearen lehiakortasuna eta iraunkortasuna bultzatzea da.

Kontsumitzaileen informaziorako eta prestakuntzarako xedatutako jardueren barruan. HAZIk ate irekiko zenbait jarduera proposatzen ditu, nekazaritzako elikagaien sektorearekin loturiko talde eta entitate desberdinei zuzenduak, Euskadiko kalitatearen bereizgarria duten produktuei buruzko informazioa eta ezagupenak sustatzeko helburuz, produktu horiek ekoizteko, eraldatzeko eta prestatzeko prozesuak ezagutzeko aukera eskainiz.

Landaturrek HAZIrentzat kudeatzen ditu ate irekiko programaren heziketa-jarduerak, eskainitako jarduera desberdinak koordinatuz eta monitorizatuz.

HAZIk prestakuntza-jardueren aukera zabal bat du interesaturik dauden taldeentzat, eta horien artean daude honakoak:

  • Ibilaldi gidatuak, produktu desberdinen 2-3 ustiategi bisitatuko dira, bertako produktuen dastaketa ere egin ahal izango da. Euskadiko hiru Lurraldeetatik zeharreko ibilbide desberdinak proposatzen dira. 
  • Euskadiko Kalitatearen eta jatorri Bereizgarria dituzten janari eta edariei buruzko, Informazio-hitzaldiak  taldeak zehaztutako lekuan.

Jarduera hauek eta parte hartzen duten taldeek proposatutako beste jarduera batzuk hautatu eta modu pertsonalizatuan aztertuko dira, taldearen lehentasunetara egokituz.

Programaren finantzazioa HAZI, Elkartearen eta parte hartuko duen Kontsumitzailearen artean partekatuko dute.