PROIEKTOAK Zabalkundea

Landa seinaletika Kuartangon
Logotipo

Kuartango Bailara, Arabako mendebaldean, toki paregabea da bere paisaiagatik, bere historiagatik, bere ondareagatik eta, batez ere, bertako jendeagatik, belaunaldiz belaunaldi Bailararen nortasunari bere horretan eustea lortu baitute.

Landaturrek Urbina Basabe Oinetxearen Lagunen Elkartearentzat (gaur egun Kuartango Harana Fundazioaren barruan dago), Kuartango Udalarekin eta Vital Kutxaren Gizarte Ekintzarekin elkarlanean, guztira 22 informazio-mahai egin ditu Kuartangoko herrietako etnografia, landa eta monumentu arloko ondareari buruz. Bederatzi urteko iraupena izan duen lan benetan mardula, haran zoragarri honen defendatzaile sutsu bihurtu gaituena.

Proiektu horren barruan 2004. urtetik gaurdaino 22 informazio-mahai egin dira guztira, eta horren barruan sartuko genuke dokumentazio-lan osoa, argazkiak, marrazkiak, maketazioa, euskarrien prestakuntza eta horien kokapena. Haraneko herri guztietako biztanleek lagundu dute horretan.  Proiektuaren helburua Kuartango Haraneko ondare etnografiko eta monumentalari balioa ematea eta hori ezagutarazten, iraunarazten eta erabiltzen laguntzea da, bai Haraneko biztanleen artean eta bai bertara etortzen diren bisitarien artean ere.

Egindako informazio-mahai horiek hemen kokatuak daude: 

  • Anda
  • Andagoia
  • Aprikano
  • Artxua
  • Arriano
  • Etxabarri-Kuartango
  • Gilarte
  • Jokano
  • Katadiano
  • Luna
  • Santa Eulalia
  • Sendadiano
  • Tortura
  • Urbina - Basabe
  • Urbina – Eza
  • Uribarri-Kuartango
  • Villamanca
  • Zuhatzu-Kuartango
  • Zuhatzuko Bainuetxe
  • Hirutasun Santuaren Santutegia
  • San Antonio baseliza
  • Eskolunbeko Andra Mariren Santutegia