PROIEKTOAK Zabalkundea

Mahai Panoramikoak Uriben
Logotipo

Jata-Ondo Uribe eskualdeko Landa Garapenerako Elkartearen helburu nagusia Uribe eskualdeko landa-guneak garatzea eta, azken batean, bertako biztanleen bizi-kalitatea hobetzea da. Helburu horiek aurrera eramateko, Jata-Ondo L.G.E.k zenbait proiektu burutzen ditu hainbat esparrutan, eta horien artean aurkitzen da landa-turismoa sustatzea.

Jata-Ondo Landa Garapenerako Elkarteak sustatutako Garapen Turistikoko Eskualdeko Turismo Mahaiak, bertan 23 udalerrik parte hartzen dutela, 1995. urteaz geroztik hainbat ekintza burutu ditu landa-turismoaren esparruan eta eskualdean turismoa garatzeko xedez.Landaturrek alor horretan egindako proiektu batzuetan parte hartu du, bereziki turismo-seinalizazioaren eremuan.

Uribe eskualdeak ez du mendi-tontor handirik, baina bestalde, Bizkaiko lautadarik zabalenak ditu, baita kosta-lerro luze bat ere, eta horrexegatik, goietatik paisaia zoragarriak ikus ditzakegu. Landaturrek, Felix Urrutia argazkilariarekin elkarlanean, zazpi mahai panoramiko diseinatu eta egin zituen, eta Uribe eskualdean ikuspegi zabalenak eta ederrenak eskaintzen dituzten tokietan kokatu zituzten.

  • Berreaga Mendia (Mungia)
  • Gorliz
  • Jata Mendia
  • Sollube
  • Sondika
  • Sopela