PROIEKTOAK Zabalkundea

Ondare Gastronomikoen Mapa

Sukal Leku, Euskal Gastronomiaren Institutua, Basque Culinary Center erakundearen barruan txertatua dago, eta 2007. urtean, kultura ikertzeko eta ezagutarazteko jardueren barruan, Euskadiko Ondare Gastronomikoa osatzen duten nekazaritza-elikagaiak dokumentatzeko, biltzeko eta ezagutzera emateko proiektu garrantzitsu bati ekin zion. Mapa erakargarri baten bitartez, eta Iñaki Holgado ilustratzaileak egindako marrazki bikainei esker, interesatuta dagoen publikoak Euskal Gastronomiaren oinarria eta aberastasuna osatzen duten produktu gehientsuenen ezaugarri nagusiak ezagutu ditzake.

Landaturrek proiektu honetan parte hartu zuen, mapa honetan adierazitako produktu bakoitzaren fitxaren dokumentazio- eta erredakzio-lanak eginez.

Mapan islatuta dagon produktu bakoitzarentzat fitxa bat landu zen, eta bertan, haren izena, ezaugarri nagusiak, historia eta tradizio gastronomikoa, lortuak dituen sari edo bereizgarriak, egungo ekoizpena eta dokumentazio osagarria bildu dira.