NORTZUK GARA

1995. urteaz geroztik Euskadiko landa-ingurunearen garapenean eta nekazaritza-elikaduraren sektorean diharduen zerbitzu-enpresa bat gara. Landa mundua funtzio anitzeko eremu gisa tratatzea da gure ezaugarria, eta sektore honetako errealitate ugarietara eta gure bezeroen premia desberdinetara egokitzen ditugu gure zerbitzuak.

 

Hainbat arlotan lan egiten dugu: Nekazaritza arloko heziketa eta zabalkundea, Nekazaritza-elikaduraren Aholkularitza teknikoa, Kultura eta Gastronomia arloko Ondarea, Tokiko ekoizpenaren sustapena, Kontsumo arduratsua, Biodibertsitatea, Landa Turismoa...eremu hauetan guztietan lehen sektoreak eta landa-inguruneak berebiziko garrantzia dutelako, nahiz eta sarritan hirietako jendea ez den horretaz ohartzen neurri handi batean. Hori dela eta, gure lanaren ardatz nagusia lehen sektoreak benetan duen balioaz eta horri eusteak gizarte osoari dakarzkion onurez herritarrak ohartaraztea da.

Landaturren lan egiten dugun pertsonok heziketa akademikoa jaso dugu nekazaritzaren nahiz nekazaritza-elikaduraren alorrean, eta adituak gara landa-garapenean. Denok esperientzia profesional zabala eta zuzeneko eta hurbileko ezagutza dugu Euskadiko lehen sektorea eta elikadura-sektorea osatzen duten pertsonen eta erakundeen inguruan.

Hala eta guztiz ere, gure taldearen aktiborik handiena ez da lanean emandako urte hauetan guztietan metatutako esperientzia, baizik eta lehen sektoreari balioa eta aitorpena ekarriko dioten ekimen sortzaile berriak garatzeko dugun gogoa, eta halaber, Euskadiko landa-ingurunean bizi eta lan egiten duten gizon-emakumeekin dugun konpromiso irmoa, pertsona horiek gabe gure enpresak ez bailuke izateko arrazoirik.