ZERBITZUAK Prestakuntza

Hezkuntza Programak Kudeatu eta Antolatzea

Gure jarduera-eremu nagusietako bat, hain zuzen ere, landa-ingurunea, natura eta nekazaritza-elikagaiak ezagutzera emateko eta horretaz sentsibilizatzeko programak diseinatzea eta kudeatzea da eskola-komunitateari begira.

Landa-ingurunea sustatu eta garatzearekin, lehen sektorea ezagutu eta bertara hurbiltzearekin eta ingurumen-hezkuntzarekin loturiko proiektuak garatzen ditugu.

Gure hezkuntza-programa batzuk dira hauek:

  • KALITATEA TOPERA: Kalitateko elikagaiak ekoizten dituzten Euskadiko ustiapen eta nekazaritza-elikagaien enpresen arabera monitorizatutako bisita-programa, HAZI FUNDAZIOArentzat kudeatzen duguna.
  • ARRANTZA ESKOLA: Bizkaiko ikasle-taldeen bidez ibaietako ekosistema eta hil gabeko kirol-arrantzaren jarduera aktiboa ezagutzeko programa, Bizkaiko Arrantza Federazioarentzat eta Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Departamentuarentzat koordinatzen duguna.
  • DEBARROA - Menditik Itsasora: Debagoiena eta Debabarrena eskualdeetako biztanleak landa-inguruneak dituen balioen inguruan sentsibilizatzeko programa, Debemen eta Deba Garaia Landa Garapenerako Elkarteen gidaritzapean. Programa honek dituen jarduera ugarien barruan, Landaturrek ibilbideak eta nekazaritza-ustiapenetako tailerren programa koordinatzen du, bi eskualde horietako Lehen Hezkuntzako ikasle-taldeei zuzendua.
  • ESKOLA BARATZA: Aholkularitza teknikoa eta didaktikoa eskola-baratzeko ekoizpenaren inguruan, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Sailak sustatua eta 1996 eta 2001 urteetan Euskadiko ikastetxeei zuzendua.
  • HURBIL ZAITEZ! ASKO DAUKAZU EZAGUTZEKO: Euskal Herriko Naturagune Babestuen arabera monitorizatutako ibilbideak kudeatzea eta koordinatzea Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Bigarren Zikloko ikasleekin, IKT eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Sailak 1996 eta 2002 urte bitartean sustatua.
  • BIZKAIA TIPI-TAPA: Bizkaiko nekazaritza-ustiapenen arabera monitorizatutako ibilbideak kudeatu eta koordinatzea Bizkaiko Foru Aldundiaren Nekazaritza Departamentuarentzat 1995etik 2006ra bitarteko urteetan.

Prestakuntza PROIEKTOAK

  • Debarroa - Ibilbide Didaktikoak Debako Haranean Barrena

  • Kalitatea Topera - Ikastetxeak

  • Arrantza Eskola

  • Eskolako Agenda 21