ZERBITZUAK Zabalkundea

Informazio eta Dibulgaziozko Materialen Gertatzea

Hainbat argitalpen eta material argitaratzen dugu gure enpresak kudeatutako hezkuntza eta zabalkunde programen lagungarri eta osagarri modura, baita beste entitate batzuen zabalkunde-ekimenetarako ere. Bereziki landa-ingurunearen eta nekazaritza-elikagaien zabalkundearen esparruan lan egiten dugu, baina baita landa-ondarearen eta ondare naturalaren esparruan ere.

Dokumentazioa prestatzen dugu, edukiak idazten ditugu, zabalkunde eta heziketarako materialak diseinatzen eta formatu desberdinetan inprimatzen ditugu (gidak, esku-orriak, kartelak, unitate didaktikoak, ibilbideen karpetak...). Horretarako dokumentuen eta argazkien fondo zabal bat dugu, Euskadiko nekazaritza-ustiapenetan, landa-ingurunean eta ondare naturalean espezializatua.

Nekazaritzako Elikagaien Sektorea

‚ÄčLanda Garapena 

  • Leader II Ekimen Komunitarioa 5b guneetan ezagutarazteko kanpaina

Ibilbideak eta Txangoak Landa Ingurunean eta Ingurune Naturalean

Zabalkundea PROIEKTOAK

  • Kalitatea Topera - Ate Irekiak Kontsumitzaile Taldeentzat

  • Mahai Panoramikoak Uriben

  • Landa seinaletika Kuartangon

  • Ondare Gastronomikoen Mapa