ZERBITZUAK Zabalkundea

Nekazal ustiakuntzetara bisitaldien egitarauak

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan kalitateko elikagaiak ekoizten dituzten nekazaritza-ustiapenetara neurrira egokitutako bisitak diseinatu, koordinatu eta monitorizatzen ditugu. Bisita horien edukiak eta zehaztasun maila parte hartzen duten taldeen hezkuntza-interesen arabera egokituko dira.

Elikagaien ekoizleek berek, nekazaritza-prestakuntza duen teknikari batek lagunduta, egingo diete harrera talde bisitariei, eta erabilitako ekoizpen-teknikak eta prozesuak gauzatu ahala azalduko dituzte.

Bisita horiek ez dira elikagaien ekoizpenera mugatzen; lehen sektorean diharduten pertsonek ingurumen eta gizarte alorrean burutzen dituzten eta sarritan aitortzen ez zaizkien beste eginkizun garrantzitsu asko bilduko dituzte, hala nola ingurunea eta natura zaintzea, lurraldea kudeatzea, kulturari eta landa, gastronomia eta arkitektura arloko ondareari bere horretan eustea.

Zabalkundea PROIEKTOAK

  • Kalitatea Topera - Ate Irekiak Kontsumitzaile Taldeentzat

  • Mahai Panoramikoak Uriben

  • Landa seinaletika Kuartangon

  • Ondare Gastronomikoen Mapa